Misioa
EHUren misioa da unibertsitateko kide konprometitu eta arduratsuak sortzea, bikaintasun zientifikoa bilatzea, kalitatezko goi mailako irakaskuntza ematea ikasleei, eta euskal gizartearen eta gizarte globalaren ongizatean laguntzea. Hori egin nahi du jarduera akademikoaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren bidez, lortutako ezagutzak sare sozioekonomiko eta kulturalera transferituta, giza eta lurralde garapen jasangarria sustatzeko Europar Batasunaren eta Nazio Batuen Erakundearen garapen globalerako agendaren (GJH, 2030 Agenda) baitan, jakintza zientifikoa gizartean zabaltzen eta euskal kulturaren berezko balioak babesten; bereziki, euskararen erabilera normalizatua, unibertsitate jardueretan.
Bisioa
Europan erreferentea den erakunde akademiko eta zientifiko bat du jomugan EHUren ikuspegiak. Erakunde akademiko eta zientifiko bat, erreferentea dena goi mailako irakaskuntzan, ikerketan eta transferentzian, aurrerabiderako motor eta inpaktu eragile gisa, euskal gizarte aurreratu, jasangarri, osasungarri, solidario eta ekitatiboagoa eraikitzeko, eta gai dena eraldaketa nahiz berrikuntzarako, baita egungo eta etorkizuneko erronka politiko, demografiko, ekonomiko eta teknologikoei erantzuteko ere.
Euskal Herriko Unibertsitateak etengabeko hobekuntza du xede, unibertsitatearen bost jardun lerro nagusietan:
- Irakaskuntza, irakatsi eta ikasteko prozesuak.Â
- Ikerketa: ezagutza sortzea, egiaztatzea eta akreditatzea.Â
- Ezagutza transferitzea eta inpaktu soziala eragitea.Â
- Ezagutza zabaltzea eta gizarteratzea.
- Unibertsitatearen autonomia kudeatzea jarduera horietan guztietan.
Hori guztia euskal eta europar unibertsitate publiko batean, campus anitzekoa, anitza, feminista, erresilientea, euskalduna eta eleaniztuna, eta mundura irekia. Eta hori dena, unibertsitatea osatzen duten pertsona guztien zaintza bermatuta, kontuan izanik haren osasuna eta ongizate emozionala, zaurgarritasun-egoeran dauden eta, aniztasunek zeharkatuta, eskubideak ukatzen zaizkien pertsonen behar espezifikoez arduratuz, eta ahalegin indibidual eta kolektiboa sustatuta.
EHUk, unibertsitate gisa, gizartearentzat prestakuntza optimoa izango duten profesionalak sortu eta ezagutza modu eraginkorrean transferituko duen neurrian, guztien onerako ekarpena egiteko helburua ere bete ahal izango du. Unibertsitate publikoa, gizarte segurantza edo hezkuntza eta osasun publikoa bezala, ongizate estatuaren benetako altxorra da, Europako eredu sozialaren lorpena. Zenbat eta hobeak izan erakunde horiek, orduan eta handiagoa gizartearentzako onura. Horrek handitu egiten du herritarren konfiantza erakunde akademikoetan, egungo desafio eta ziurgabetasunen aurrean.
Balioak
EHUk unibertsitate zibiko bat izan nahi du, eta bizikidetza demokratikoa bultzatu, nola unibertsitatean hala euskal gizartean, bai eta lurraldean ere, oinarri hartuta genero-berdintasuna, bakea, elkarrizketa, askatasuna eta aniztasuna. Orobat, munduko herri guztiekin solidarioa izango den giza garapen jasangarria sustatu nahi du. Unibertsitate irekia da, nazioartekotua, lurraldeko ekosistemekin konek- tatua, elkarlanean diharduena horizontalki agente guztiekin, eta bertako kultura bultzatzen duena. Pentsamendu askea, sorkuntza askea eta gara- pen askea bultzatzeko eremua, bai gizartean bai unibertsitateko kideen artean. Eremu erreal eta birtuala, euskaraz bizi eta lan egin daitekeen mundura irekia.
Hori guztia Estatutuetan jasotako printzipioetan oinarrituta: unibertsitate autonomia, legalitatea, askatasun akademikoa (ikasteko, ikertzeko eta katedra-askatasuna), emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, diskriminaziorik eza, efikazia, efizientzia (ebaluazioa eta kontuak ematea), gardentasuna (informazio publikoa eskuratzea, datu pertsonalak babestuta), kalitatea, inklusioa, gizarte integrazioa eta gizarteari eta unibertsitateko kideei eskainitako zerbitzu hoberena.
Azken batean, EHUk, euskal gizartearen errefe- rentziazko erakunde akademikoa den aldetik, balio hauek jaso, gorpuztu eta lehenetsi behar ditu bere baitan: egia etengabe bilatzea, ezagutza sortzea eta transmititzea, gobernantza demokratikoa, kultura zabaltzea, kosmopolitismoa, euskararen normalizazioa bultzatzea, pentsamendu arrazional eta kritikoa garatzea, zientziaren metodologia garatzea, ondarea zaintzea eta lehengoratzea, gardentasuna, genero ikuspegia, desberdinen arteko elkarrizketa eta errespetua, eta ezagutza eta jakin nahia barneratuko dituzten herritar aktibo, sortzaile eta libreak garatzeko erantzukizuna. EHUk hitzematen du balio horiek guztiak zabalduko dituela euskal gizartean.