3.
Transferentzia eta inpaktu soziala
Dimentsio eta norabide anitzeko ikuspegi zabal batetik begiratuta, gizartearen eta lurraldearen mesedetan jarduten du transferentziak; mugako ezagutzaren garapen partekatura bideratuta dago. Transferentzia anizkoitza egin eta jasotzen du unibertsitateak, eta transferentzia horretan, diziplina bakoitzak eragin positiboa eta balio handiko ekarpena egiten laguntzen du, ez bakarrik alderdi zientifikoteknologikoan, baita arlo sozialean, ekonomikoan, politikoan eta kulturalean ere.
Ezagutzaren transferentzia norabide anitzeko prozesu gisa ulertu behar da. Prozesu horretan, unibertsitateak nodo nagusi gisa jarduten du tokiko zein nazioarteko eragileen sare batean. Gizartearen ongizateari laguntzen dioten ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak trukatzen dira sare horretan, garapen jasangarrirako helburuen lau alderdiak kontuan hartuta: ingurumena, gizartea, ekonomia eta alderdi instituzionala.
EHUk bultzatutako ezagutzaren transferentziarako jarduerek, lurraldeko ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeaz gain, inpaktu sozial esanguratsua sortu behar dute,eta lurraldeko lehentasun estrategikoekin lerrokatu, berrikuntza inklusiboa, justizia soziala eta jasangarritasuna sustatuz.
Transferentzia ardatz estrategikoan jasotako ekintzak hiru jarduera ildo nagusitan oinarritzen dira: ekintzailetzarako kultura, berrikuntza gaitasuna eta inpaktu soziala.
1. Helburua
Kultura ekintzailea sustatzea
Unibertsitateari dagokio erakunde eta enpresa berriak sortzeko lagungarri eta mesedegarri diren balioak eta kultura zabaltzea, baita kooperatibismoa indartzea ere. Gainera, proiektu sozialak, eta enpresa edo ekintzailetza proiektuak (start-upak, spin-offak) sortzeko potentziala areagotzea proposatzen da. Horretarako, ekintzailetzako programak indartzearekin batera, jardunbide egokiak nabarmendu eta orientazio goiztiarra eta etengabeko laguntza eskaintzen dizkie EHUtik sortutako ekimen eta proiektu berritzaileei. Halaber, burokrazia arindu eta beharrezkoak ez diren baldintzak ezabatuko dituen arau esparru bat ere eskaini dezake EHUk jarduera-ildo honen baitan.
Ekintzak
01
Kultura ekintzailea sustatzea ikasleen artean. Ikasleei zuzendutako ekintzen sustapena maila, gradu eta modalitate guztietan, campusak Ikasleen Errektoreordetzarekin eta Ikasleen Kontseiluarekin elkarlanean arituta.
- Arduradunak: Campusetako EOak
- Adierazleak:
- Ikasleei zuzendutako ekintza kopurua
- Ikasleen proiektu kopurua, ekintzailetzarekin lotutako ikerlanak barne
02
Ekintzailetzarako kultura sustatzea irakasle-ikertzaileengan. Irakasle-ikertzaileei zuzendutako ekintzen sustapena, Irakasle-ikertzaileen eta Ikerketaren arloko EOekin elkarlanean.
- Arduradunak: Transferentzia eta Nazioartekotze EO
- Adierazleak:
- EHUko langileek bultzatutako proiektu sozialen kopurua
- EHUko langileek sortutako spin-off kopurua
2. Helburua
EHUk berrikuntzaren eragile estrategiko gisa dituen gaitasunak indartzea
Jakintzaren gizarteetan, unibertsitateek funtsezko eginkizuna betetzen dute balio soziala, kulturala, teknologikoa, ekonomikoa nahiz ingurumen arlokoa sortzeko garaian. Hori horrela, berrikuntza teknologikorako eta gizarte berrikuntzarako gaitasunak sustatzeko barne mailan, ezinbestekoa da EHUn garatutako ezagutzaren transferentzia bultzatzea, horretarako beharrezko kontratu eta hitzarmenak erdietsita, enpresekin, ikerketa zentroekin, zentro teknologikoekin, erakunde publikoekin, eta elkarte- eta enpresa-sarearekin.
Ekintzak
01
Katedren eta Unibertsitate-Enpresa-Gizarte (UEG) gela kopurua handitzea eta horien dibertsifikazioa bultzatzea. Ekintza horren bidez lurraldeko eragileekin (enpresak eta erakunde publikoak eta pribatuak) lankidetza sendotu nahi da, nazioartekotze eta kanpoko elkarlanaren alorretan bereziki kudeaketa eta administrazio teknikarien kopurua eta espezializazioa areagotuta, eta kudeaketa tresna aurreratuak erabilita.
- Arduradunak: Transferentzia eta Nazioartekotze EO
- Adierazleak:
- Katedra kopurua
- Katedra sozialen kopurua
- UEG gela kopurua
- Gizarte-gelen kopurua
- TEKAZEL kolektibora gehitutako langile kopurua
- Digitalizatutako prozedura kopurua
02
Jabetza intelektualaren eta industrialaren sorkuntza eta hori ustiatzeko lizentzia akordioak areagotzea. EHUko taldeen ikerketako emaitzen eskaintza teknologikoa eta ezagutzaren eskaintza merkaturatzen laguntzeko, horretarako erakunde publiko eta pribatuekin kontratuak sinatuz edo patenteen lizentziak emanez. Ekintza hori gauzatzeko ezinbestekoa da Ezagutzaren Transferentziarako Bulegoa (ETB) sendotzea.
- Arduradunak: Transferentzia eta Nazioartekotze EO
- Adierazleak:
- Patente kopurua
- Kontratu eta lizentziengatiko diru sarrerak
03
Enpresekin eta eragile sozioekonomikoekin eta erakunde publikoekin harremanak bultzatzea lankidetza esparruak sortzeko, lurralde garapen jasangarria eta bidezkoa sustatzearren.
- Arduradunak:Transferentzia eta Nazioartekotze EO
- Adierazleak:
- Enpresekin eta erakundeekin egindako akordioen kopurua
- Industria aipamena duten doktorego tesien kopurua
- Kanpoko erakundeekin lankidetzan egindako doktorego tesien kopurua
- Enpresa eta erakundeekin elkarlanean egindako MALak
- Enpresa eta erakundeekin elkarlanean egindako GRALak
3. Helburua
EHUren inpaktu soziala indartzea eta ikusaraztea
Ezegonkortasuna eta ziurgabetasuna nagusitzen diren testuinguruan, lehentasunezkoa da unibertsitatearen lan publikoa eta soziala indartzea. Lurraldeko eragile sozial, ekonomiko, politiko, kultural eta instituzionalekin batera sortzen den ezagutzak lurraldean nahiz nazioartean onura esanguratsuak izan ditzan gizartearentzat, guneak eta azpiegiturak sortzea edota eratzea bultzatuko da.
Ekintzak
01
EHUren transferentziaren eta inpaktu sozialaren neurketa eta ebaluazio sistematikoa ahalbidetuko duten tresnak eta ekimenak sortzea eta abian jartzea. Lurraldeetako erronkei aurre egiteko unibertsitateak egiten duen lana eta sortzen duen balioa ikusarazteak balioko du, aldi berean, proiektuen diseinu fasean inpaktu soziala txertatu dadin sustatzeko
- Arduradunak: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako EO
- Adierazleak:
- Inpaktu sozialeko gordailu bat sortzea eta argitaratzea, elkarreragilea dena, ADDI Gordailu Instituzionalarekin eta Ekoizpen Zientifikoaren Atariarekin
- Gordailuan jasotako inpaktu prozesuak
- Inpaktu sozialaren barnebiltzen duten EHUko gela, katedra, ikastegi, ikertalde eta ikerketa proiektuen kopurua
4. Helburua
Ebidentzian oinarritutako politika publikoen definizioari EHUk egiten dion ekarpena artikulatzea eta areagotzea
Garrantzitsua da aholkularitza zientifikorako kultura sustatzea, bitartekaritza egitura egonkor eta publikoak garatzea akademiaren eta administrazioen artean, eta unibertsitateko ikertzaileen komunitatea gaitzea prozesu horietan modu aktiboan parte har dezan.
Ekintzak
01
Aholkularitza zientifikoari buruz eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko guneak sortzea eta abiaraztea. Jarduerak antolatzea aholkularitza zientifikoaren kultura sustatzeko, eta Gobernuaren eta Akademiaren arteko bitartekaritza eredu instituzionalak aztertzea (zientziari eta politika publikoari buruzko eztabaida estrategikorako guneak, esaterako).
- Arduradunak: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako EO
- Adierazleak:
- Antolatutako jardunaldi, mintegi eta topaketen kopurua
02
Proposamenak, txosten eta memoria teknikoak, material didaktikoa eta prestakuntza programak prestatzea. Erakunde publikoek eskatuta egindako dokumentuak (aholkularitzako txostenak, ebaluazio teknikoak eta ebidentzian oinarritutako gomendioak). Prestakuntzako baliabide espezifikoak (gidak,eskuliburuak, ikastaroak) prestatzea ikertzaileeizuzenduta, aholkularitza zientifikoko metodologietan, komunikazioan arduradun politikoekineta parte hartze prozesuetan politika publikoendiseinuan.
- Arduradunak: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako EO
- Adierazleak:
- Erakunde publikoek eskatuta ondutako dokumentuen kopurua
- Sortutako material didaktikoa edo formakuntzakoa
03
Aholkularitza zientifikoko metodologiei buruzko ikerketa sustatzea eta aholkulari zientifikoen sarea egituratzea. Lan akademikoak, kasu azterketak eta argitalpenak egitea jardunbide egokiei, metodologiei eta kontzeptu esparruei buruz, politika publikoen gaineko aholkularitza zientifikoa eraginkorra izan dadin. Aholkulari zientifiko gisa modu aktiboan parte hartzen duten EHUko ikertzaileen sare bat sortzea eta dinamizatzea, eta aldizka topaketak antolatzea, esperientziak eta ikaskuntzakpartekatzeko eta koordinaziorako.
- Arduradunak: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako EO
- Adierazleak:
- Lan akademikoen, kasu azterketen eta argitalpenen kopurua
- Inplikatutako pertsonen eta sareko nodoen kopurua