Skip to content Skip to footer

6.

Lurraldetasuna eta nazioartekotzea

EHUren unibertsitate proiektua ezaugarritzen du bere nortasun dual eta, aldi berean,osagarriak: lurraldean sakon errotutako campus-anitzeko unibertsitatea da, bertako errealitate sozial, kultural, linguistiko eta ekonomikoarekin konprometituta dago, eta, era berean, kosmopolita eta mundura irekita, ezagutza sortzeko eta zabaltzeko nazioarteko zirkuituetan aktibo dago EHU. Lurraldetasuna eta nazioartekotzea ez daude aurrez aurre, elkarren mende baizik: hurbileko ingurunearekiko konexioak unibertsitatearen mundu mailako proiekzioa indartzen du, eta nazioartera irekitzeak lurraldearen garapena aberasten du.

1. Helburua

EHU lurraldearen artikulaziorako bektore gisa kokatzea

EHUren lurralde lotura sendotzea kohesio, oreka eta konpromiso sozialaren ikuspegitik. Unibertsitateak aktiboki lagundu behar du lurraldearen garapen orekatua lortzen, bertako aniztasunari erantzunez eta bere presentzia eta lankidetza indartuz campus eta tokiko alor desberdinetan. Konpromiso horrek berekin dakar inguruko erakunde eta eragileekin aliantza egonkorrak finkatzea, euskara hizkuntza akademiko eta zientifiko gisa bultzatzea eta hurbilekoa, irisgarria eta sozialki garrantzitsua den unibertsitatea bultzatzea.

01

Unibertsitateak tokiko eragileekin duen harremana sendotzea lurraldeko kogobernantza sustatzeko.

  • Arduradunak: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako EO, Campuseko EO
  • Adierazleak:
    • Lurraldeko agenteekin egindako hitzarmen estrategikoen kopurua
    • Aktibo dauden proiektu partekatuen kopurua

02

EHUren presentzia orekatua eta koordinatua indartzea hiru campusetan eta tokiko inguruneetan

  • Arduradunak: Campuseko EO, Transferentzia eta Nazioartekotze EO
  • Adierazleak:
    • Campus arteko egitasmo kopurua
    • Campus bakoitzean txertatutako egiturak irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako
    • Herritarrei zuzendutako jarduera irekiak campus bakoitzean

03

Euskara sustatzea lurralde-konpromisoa egituratzeko ardatz gisa eta nazioarteko proiekziorako aktibo estrategiko gisa, euskararen erabilera indartu egingo da irakaskuntzan, ikerketan, dibulgazioan eta harreman instituzionaletan, nazioartekotze estrategietan txertatuta modu koherentean.

  • Arduradunak: Euskara eta Hizkuntza Plangintzako EO
  • Adierazleak:
    • Euskarazko eskaintza akademikoa handitzea
    • Ekoizpen zientifikoa eta dibulgaziozkoa euskaraz
    • Alderdi linguistikoa duten nazioarteko programak
    • Euskararen lurraldeko unibertsitateekin gauzatutako ekintza komunak

2. Helburua

EHUren nazioartekotze integrala bultzatzea

EHUren nazioartekotze integrala bultzatzea, inklusiboa dena eta lurraldeko lehentasunekin bat datorrena. Nazioartekotzeak bikaintasun akademikoa bultzatu behar du, baita inguruneko garapen soziala, kulturala eta ekonomikoa ere. Talentua (dagoena eta egon daitekeena) aitortu eta erakarriko duen, mugikortasun orekatua sustatuko duen eta munduan lankidetza sare jasangarriak sortuko dituen nazioartekotzearen alde egiten du EHUk, batez ere lurraldearentzako estrategikoak diren esparruetan.

01

EHUren aliantzak indartzea. EHUk nazioarteko unibertsitate sare eta aliantza estrategikoetan duen partaidetza sendotzea (arreta berezia jarrita ENLIGHT aliantzan). Lehentasuna emango zaio Europako eta nazioarteko partzuergoetan presentzia aktiboa izateari, irakaskuntzan, ikerketan eta berrikuntzan proiektu komunak garatu ahal izateko.

  • Arduradunak: Transferentzia eta Nazioartekotze EO
  • Adierazleak:
    • Graduondoko Sare Latinoamerikarraren baitako ekintza kopurua
    • ENLIGHTeko ekintza kopurua. «European Degree» zigilua lortzeko bidean dagoen titulazio kopurua
    • «European Degree» zigilua duen titulazio kopurua
    • Mugaz gaindiko campusaren ekintza kopurua
    • Itsas-gaindiko campusaren ekintza kopurua

02

Unibertsitateko kideen mugikortasuna. Ikasle, IRI eta TEKAZELen nazioarteko mugikortasun orekatua bultzatzea, etorritako ikasle kopurua handituz (batez ere, incoming) eta mugikortasun gutxien dagoen zentroetan eraginez. Mugikortasun irisgarria, anitza eta jasangarria sustatuko da, nazioarteko esperientziak unibertsitatearen kalitate akademikoaren eta bere antolamenduaren hobekuntza ekarriko duela bermatuz..

  • Arduradunak: Transferentzia eta Nazioartekotze EO
  • Adierazleak:
    • Sarrerako eta irteerako mugikortasun-tasa (gradu, master, doktoretza eta praktiketan)
    • Helmugako herrialde kopurua irteerako mugikortasunerako (munduko regioen eta ezagutza arloen arabera)
    • Jatorrizko herrialde kopurua sarrerako mugikortasunerako (jatorrizko materia eta unibertsitateen arabera)