Skip to content Skip to footer

5.

Pertsonak eta komunitatea

Pertsonen zaintza da EHUren lehentasun nagusia. Inguru eta baldintza egokiak beharrezkoak dira pertsonek duten onena eman dezaten. Errespetuan eta komunikazioan oinarritutako harremanek elkarlana errazten dute. Bizitza akademikoa eta lana bizitza pertsonal, familiar eta sozialarekin uztartzeko, lan baldintza egokiak behar dira. Osasun globalaren kontzeptua (One Health) lotuta dago arreta komunitario eta pertsonalizatuarekin eta ingurumenaren zaintzarekin.

1. Helburua

Unibertsitateko hiru kolektiboen lan eta ikas baldintzak hobetzea: ikasleak, IRIak eta TEKAZELak

01

Irakasle-ikertzaileen eta TEKAZEL langileen prekarietateari aurre egitea.

  • Arduradunak: Irakasle-ikertzaileen EO, Gerentzia
  • Adierazleak:
    • 13. eta 14. kategoriak ezabatzea
    • 15. kategoriaren ordainsariak hobetzea
    • Doktorego aurreko kontratuen baldintza ekonomikoak hobetzea (hilerokoa handitzea eta matrikularen estaldura)
    • IRI eta TEKAZEL langileak egonkortzeko EPE zabalak
    • Irakasle-ikertzaileentzako osagarri autonomikoa, karrera akademikoaren lehen etapetan bereziki (Eusko Jaurlaritzarekin akordioa)
    • Lanaldi partzialeko irakasle ordezkoen soldata hobetzeko bideak aztertzea

02

Enplegu Publikorako Eskaintzak sustatu, planifikatu eta gauzatzea. Legeak onartzen duen gehienezko lanpostu kopurua egonkortzeko eta promozionatzeko helburu bikoitzarekin egingo dira Enplegu Publikorako
Eskaintzak, EHUren premiak oinarri hartuta, eta Planaren ardatz bakoitzean aurrerapausoak emateko xedearekin.

  • Arduradunak: IIrakasle-ikertzaileen EO, Gerentzia
  • Adierazleak:
    • Irakasle-ikertzaileen EPE deialdia, urtero
    • TEKAZEL langileen EPE deialdia, bi urtean behin
    • TEKAZEL/IRI ratioa

03

Irakasle-ikertzaileen eta TEKAZEL langileen promozio aukerak areagotzeko. Deialdiak urtero egitea, legez baimendutako gehienezko plaza kopuruarekin.

  • Arduradunak: Irakasle-ikertzaileen EO, Gerentzia
  • Adierazleak:
    • Urteroko plaza kopurua promozio deialdietan (EPE)

04

Unibertsitateak zerbitzu egokia eskaintzearekin bateragarriak diren kontziliazio neurri gehiago hartzea. Emakumeen edo zaintzagatiko lizentzia edo baimenak jasotzeko eskubidea duten pertsonen (amatasun- eta aitatasun-baimenak kasu) lan-egoeran edo karrera akademikoan kalteak eragin ditzaketen prozedura guztiak berrikustea.

  • Arduradunak: Ikasleen EO, Irakasle-ikertzaileen EO, Gerentzia
  • Adierazleak:
    • TEKAZEL langileentzako kontziliazio plana eta telelanerako eta urrutiko lanerako plana
    • Lanaldiaren definizioa eta IRIentzako kontziliazio neurrien plana
    • Ikasleentzako kontziliazio neurrien plana
    • Ikasleen inplikazioa irakasleen aitortzan
    • Eskatutako baimenen eta emandakoen jarraipena, sexuaren arabera bereizita

05

IRI eta TEKAZEL langileen etengabeko prestakuntza eta eguneraketa bermatzeko plan bat ezartzea, lanpostuaren beharrei erantzuteko. 

  • Arduradunak: Irakasle-ikertzaileen EO, Gerentzia
  • Adierazleak:
    • Irakasle-ikertzaileen prestakuntza plan integralaren definizioa
    • TEKAZEL langileen prestakuntza plan integralaren definizioa
    • IRI eta TEKAZELentzako ekintza osagarrien/formazio ekintzen kopurua
    • Eskainitako prestakuntza ikastaroen kopurua
    • Prestakuntza ikastaroetan izan direnen kopurua

06

Belaunaldi aldaketa bermatzea eta plantilla gaztetzea, erretirora igarotzeko neurriak bultzatuta eta esperientzia eta ezagutzaren transmisio egokia ziurtatuta.

  • Arduradunak: Irakasle-ikertzaileen EO, Gerentzia
  • Adierazleak:
    • Erretirora igarotzeko neurriekin bat egin duten pertsonen kopurua
    • Erreleboa hartu dutenen kontratu kopurua
    • Kontratatutako irakasle laguntzaile doktoreak, erretiroa hartutako edo hartzeko konpromisoa duten irakasle-ikertzaileak ordezkatzeko
    • Irakasle-ikertzaile berrientzako zerbitzu eta harrera gidak
    • TEKAZEL langile berrientzako zerbitzu eta harrera gidak

07

TEKAZEL langile berrientzako harrera plan/dokumentu bat ezartzea EHU osoan edo zerbitzuetan.

  • Arduradunak: Gerentzia
  • Adierazleak:
    • Belaunaldi aldaketarako nahiz harrera egiteko plana diseinatzea, ezagutzaren jarraikortasuna eta
      transferentzia bermatzeko
    • Hasierako informazioa jasotzeko eta lanpostuko edo lan ingurune berriko aplikazioei buruzko galderei azkar erantzuteko laguntzaile birtualak txertatzea

08

Lanpostuko zereginak era egokian eta baldintza duinetan betetzeko beharrezko tresneria eta azpiegitura digitalak eskugarri jartzea. Digitalizazioaren desafioei erantzutea ezinbestekoa baita EHUk kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko.

  • Arduradunak: Gerentzia, Irakasle-ikertzaileen EO
  • Adierazleak:
    • Ordenagailu bat esleitzeko zain dauden IRIen kopurua
    • Ordenagailu eramangarrien erreserba, sailei eskaintzeko

09

TEKAZELen monografia guztien berrikuspena eta balorazioa egiteko plangintza integrala diseinatzea eta abiaraztea. Egungo antolaketa eta funtzionamendu premietara egokitu eta eguneratzeko helburuarekin.

  • Arduradunak: Gerentzia
  • Adierazleak:
    • Monografien berrikusketarako eta baloraziorako plangintza abian
    • Berrikusitako monografien portzentajea

2. Helburua

Irakaskuntzan egiten den lana eta irakaslearen figura prestigiatzea eta aitortzea

Goi hezkuntzan bikaintasunera heltzeak lotura zuzena du irakasle inplikatu eta motibatuak izatearekin, irakaskuntzaren egungo eskakizunei egoki erantzuteko; horrek eskatzen du ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetako zereginen aitortza orekatua egitea eta lan baldintza egokiak bermatzea.

01

Irakasle-ikertzaileen gida osatzea. Zehaztasunez definitzea irakasle-ikertzaileen lanak eta figurak, eta gida irakasle guztien eskura jartzea irakasle berrien harrera errazteko, erronka nagusi gisa.

  • Arduradunak: Irakasle-ikertzaileen EO
  • Adierazleak:
    • Irakasle-ikertzaileen figuren, zereginen, eskubideen eta betebeharren gida

02

IRIen lanaren aitortza handitzea. EHUren aitortza eta konpentsazio sistemetan areagotzea eta hobetzea irakaskuntzaren, titulazioen kudeaketa lanen eta tutoretzen balorazioa.

  • Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
  • Adierazleak:
    • Docentiaz-jardun-bosturtekoen berrikuspen mailakatua
    • Sariak eta aitortzak
    • Irakasle bikainen balorazioa
    • ENLIGHTen parte hartzen duten IRIen balorazioa

03

IRIen jarduna balioan jartzea. Irakasle-ikertzaileen irakaskuntza eta ikerketa jardunari ikusgarritasuna ematea EHU barruan eta kanpoan, eta karrera akademikoa sustatzea.

  • Arduradunak: Komunikazioko EO
  • Adierazleak:
    • Irakasle-ikertzaileei buruzko komunikazio jarduerak
    • Karrera akademikoa sustatzeko eta IRIen talentua erakarri eta atxikitzeko employer branding kanpaina

3. Helburua

Pertsonen ongizate psikosoziala sustatzea eta bizi baldintzak hobetzea, campusetako zerbitzuak eta unibertsitate bizitza indartuta

01

Arabako Campusean martxan jartzea unibertsitateko kideentzako Zaintza Zerbitzu Integralaren proiektu pilotua eta beste bi campusetan inplementatzeko aurrerapausoak ematea.

  • Arduradunak: Campusetako EOak, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • Zerbitzu kopurua funtzionamenduan Arabako campusean
    • Zerbitzua Gipuzkoan eta Bizkaian martxan jartzeko plana

02

Mugikortasun plan jasangarria bultzatzea.

  • Arduradunak: Campusetako EOak
  • Adierazleak:
    • Ikasleek lurralde bakoitzean eta campusen artean egiten dituzten joan-etorrien mapa analitikoak
    • Mugikortasun jasangarrirako plana EHUrentzat
    • Zuzeneko loturak campusetara hiriburuetatik
    • Campusetako autoentzako kargagailu elektrikoak
    • Car-sharing aplikazioak, campusetara iristeko
    • Bizikletaz mugitzea sustatzeko azpiegiturak

03

Azpiegituren mantentze-lanak eta segurtasun egokia ziurtatzea.

  • Arduradunak: Campusetako EOak, Gerentzia
  • Adierazleak:
    • Eraikin eta instalazio zaharkituen eta erabilgarri ez daudenen inbentarioa
    • Instalazio erabiltezinen eraispen eta birmoldaketa plana
    • Instalazio erabilgarriak berritu eta erreformatzeko urgentziazko plana
    • Eginiko obren kopurua

04

Unibertsitateko kideei etxebizitza topatzen laguntzeko neurriak sustatzea.

  • Arduradunak: Campusetako EOak, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • EHUk kudeatutako egoitzetan bizi den ikasle kopurua, eta unibertsitateko zerbitzuen bidez kudeatutako etxebizitza eskaintza
    • Unibertsitate egoitzetan eskainitako plaza kopurua
    • Alokairu partikularretako etxebizitza bilatzeko OSTATU unibertsitate-zerbitzuaren bidez egindako bitarteko ostatuen kopurua

05

Aniztasunaren onarpena sustatzea unibertsitate-bizitzan. LGTBIQ+ pertsonek dituzten formakuntza beharrei eta bestelakoei arreta integrala eta egokia ziurtatzea, gainerako herritarren baldintza berdinetan; persona horiekiko pertzepzio sozial eta instituzionalean eragin negatiboa duten estereotipoak gainditzeko lan egitea; eta neurri zehatzak ezartzea gizarte justuago eta askeago baterantz egiteko, tratu eta aukera berdintasunean oinarrituta, aniztasuna balio erantsi gisa onartuko duena.

  • Arduradunak: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako EO
  • Adierazleak:
    • Aniztasunaren diagnostikoa eta LGTBIQ+ plana egitea

4. Helburua

Komunitatea egin, identitatea eraiki eta unibertsitate-bizitza sustatzea

01

Unibertsitateko kideen ongizatea eta jasangarritasuna sustatzeko neurriak hartzea. Campus berdeak eta ingurune atseginak, barnekoak nahiz kanpokoak.

  • Arduradunak: Campus EO, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • Ohitura osasungarriak bultzatzeko jarduera eta programa kopurua
    • Jasangarritasuna sustatzeko ekintza kopurua
    • EHU Kirolaren bidez eskainitako jarduera kopurua
    • EHU Kulturaren bidez eskainitako jarduera kopurua
    • Ikastegi eta zerbitzuetan lanerako barne espazio atseginak edota langukoiak sortzeko ekintza kopurua

02

Unibertsitateko bizikidetza bermatzea elkarrizketan, errespetuan, enpatian eta kooperazioan oinarrituta. Bitartekaritza eta kontziliazioren inguruko jarduna eta Bizikidetza Batzordea sendotzea eta justizia
errestauratiboa sustatzea.

  • Arduradunak: Idazkaritza Nagusia
  • Adierazleak:
    • EHUren Bizikidetza Protokoloa egitea
    • Prestakuntza jarduera kopurua
    • Bizikidetza Batzordearen esku-hartze kopurua
    • Aldezleak jasotako gatazka kopurua
    • Bitartekaritza ekintzen kopurua

03

Ikasleentzako guneen autogestio arduratsua sustatzea.

  • Arduradunak: Campus EO, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • Ikasletxe berri bat diseinatzea

04

EHUalumni figura eguneratzea eta sendotzea eta komunikaziorako, partaidetzarako eta inplikaziorako bideak ezartzea. EHUalumni figura eguneratzea eta sendotzea eta komunikaziorako, partaidetzarako eta inplikaziorako bideak ezartzea eta lankidetza sareak bultzatzea, unibertsitateari balio erantsia ematen dion
eta gakoa den kolektiboa sendotzeko.

  • Arduradunak: Komunikazioko EO, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • Izena emandako pertsonen kopurua
    • Izen-emate berrien kopurua (30 urtetik beherakoen % bereizita)
    • Aplikazioan eta haren erabileran ezarritako hobekuntza teknikoak
    • EHUalumni markaren proposamen estetiko eta komunikatiboaren eguneratze-maila, ikasle berrien profil
      berrietara egokitua
    • Komunitatea trinkotzea dakarten prestakuntza-, komunikazio- eta mentoria-ekintzen eta bestelakoen kopurua