Skip to content Skip to footer

8.

Gobernantza berria eta kudeaketa eraginkorra

Plan Estrategikoaren ardatz nagusi eta egituratzaile hau «Denon Artean» gobernantzaren oinarriekin lotzen da. Bertatik eraikitzen da eta bere baitan artikulatu erakundearen ekintza eta kudeaketa eraginkorra. Unibertsitatearen koordinazioa, komunikazioa eta antolaketaren eraginkortasuna etengabe hobetzea du helburu ardatz honek, erakundeak dituen kudeatzeko gaitasuna, lehentasunak eta baliabideak behar bezala esleituz eta banatuz, eta baliabide propioekin hasi eta sor ditzakeen beso instrumentalak baliatuz.

1. Helburua

Antolaketaren dimentsioa: koordinaziorako, partaidetzarako eta ebaluaziorako mekanismoak

Koordinaziorako eta barne komunikaziorako mekanismo eraginkorrak garatzera bideratuta dago «Denon artean» ereduaren antolaketa dimentsioa, baita campusei eta ikastegiei lagungarri zaizkien errefortzu egiturak indartzera ere, betiere haien autonomia aitortuta. Proposamen, deliberazio eta erabakietan unibertsitateko komunitatearen parte-hartzea sustatzea ere badu jomugan dimentsio honek.

01

Barne komunikaziorako kanal eta mekanismo eraginkorrak ezartzea, informazio fluxua erraztu eta etengabeko elkarrizketa bultzatzeko. Unibertsitateko komunitateko kideen arteko barne komunikazio kanalen mapa berreraikitzea, alde bakarreko gain-informazioa murrizteko eta eraginkortasuna, partehartzea eta hurbiltasuna irabazteko, arreta berezia jarrita ikasleengan.

  • Arduradunak: Komunikazioko EO, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • Agora Digitala abian
    • Agora Digitalean txertatutako komunikazio eta/edo partaidetza prozeduren kopurua
    • Sektore bakoitzeko erabiltzaile kopurua Agora Digitalaren
    • Mailing sistema berriaren metrikak (irekitzeen, erreboteen eta klikatzeen ehunekoak)
    • Gardentasun instituzionala: helbideen eta zerbitzuen organigrama osoa eskuragarri webgunean
    • EHUtaula berritua eta birplanteatua

02

Campusen eta ikastegien arteko koordinazioa eta aliantza orekatuak bultzatzea. Campusen eta ikastegien arteko koordinazioa eta aliantza orekatuak bultzatzea, baliabideak eta ezagutzak trukatu ahal izan ditzaten beren gobernantza esparru propioa garatzeko, Estatutuek emandako autonomian oinarrituta.

  • Arduradunak: Campusetako EOak
  • Adierazleak:
    • Errektoreordeek ikastegi bakoitzeko zuzendariekin egindako bilerak, eta campus bakoitzeko ikastegietako zuzendari guztien artean egindako bilerak
    • Campus arteko zuzendari baliokideen arteko bilerak
    • Gobernu organoekin edota kolektiboekin egindako bilera kopurua

03

Unibertsitateko kideek parte hartzeko dituzten tresnak eta prozedurak eraginkortasunez erabiltzea, eta beharrezkoak diren tresnak txertatzea. Oro har, unibertsitateko kideekin kontsulta publikoak egiteko eta araudiak, gidak, prozedurak eta abar garatzean horiek eragiten dieten ikastegi eta zerbitzuekin berariazko kontrasteak egiteko.

  • Arduradunak: Idazkaritza Nagusia, Errektoreordetzak
  •  Adierazleak:
    • Kontsulta publikoen eta berariazko kontrasteen kopurua

04

Gardentasuna eta kontuak ematea. Informazio publikoaren eskaerei eraginkortasunez erantzutea eta aldian behin informazio ekonomikoa ematea modu ulergarrian eta ikastegi eta zerbitzuetan baliabide eta gastuen banaketa nabarmenduta, eta zentroetan antolatutako entzutebirak baliatzea gardentasun eta kontuak emateko
ariketa gisa.

  • Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
    eta Gerentzia
  • Adierazleak:
    • Ohar ekonomiko informatiboen kopurua
    • Erregistratutako eta erregistro bidez ebatzitako kontsulta
      kopurua
    • Entzute-biren baitako saio kopurua
    • «EHU zenbakitan» sortzea eta abiaraztea (irakaskuntzari
      eta antolaketa akademikoari buruzko datuak, datu
      ekonomikoak

05

Unibertsitate politikaren eta Plan Estrategikoaren jarraipenerako, ebaluaziorako eta hobekuntzarako prozedura partekatuak ezartzea, eta prozedura horien zehaztapen instituzionala nahiz gizarte eragina ikusaraztea.

  • Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
  • Adierazleak:
    • UNIKUDE barruan abian jartzea aginte taula komun bat unibertsitatearen Plan Estrategikoa ikastegietako planekin lotzeko
    • Kanpoko interes taldeen mapa bizia eta erlazio plana osatzea
    • UNIBASQekin lankidetzan aurrera egitea, ebaluazio instituzionalerako erreferentziako esparru bat zehaztu eta pilotatzeko

2. Helburua

Dimentsio tekniko eta operatiboa: kudeaketa tresna efizienteak eta eraginkorrak

Kudeaketa-tresna eraginkorren helburua da administrazio-prozesuak sinplifikatzea, automatizatzea eta estandarizatzea, denborak, kostuak eta akatsak murrizteko eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

01

Organo kolegiatuen kudeaketa digitalizatzea. EHUko, campusetako, ikastegietako eta sailetako gobernu organoak kudeatzeko tresna digitalak inplementatzea eta, administrazio kudeaketarako jardunbide egokien direktorio bat eskuragarri jartzea.

  • Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Idazkaritza Nagusia, EO
  • Adierazleak:
    • Tresna digitalen bitartez kudeatutako saio kopurua

02

EHUko Artxibo Nagusia digitalizatzea. Kudeaketa administratiboan sortutako dokumentazio historikorako artxibo digitala zabaltzea eta EHUko dokumentuen ondarea kontserbatzea.

  • Arduradunak: Idazkaritza Nagusia
  • Adierazleak:
    • Erregistro digitalen kopurua

03

Sarbide bakarra EHUko etorkizuneko ikasleentzat.

  • Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
  • Adierazleak:
    • EHUren unibertsitate ikasketa guztietarako sarbide bakar gisa finkatzea «Sarbidea»

04

IRIen kudeaketarako tresna digitalak garatzea eta txertatzea. IRI plazen eta ordezkapen poltsen kudeaketa arin eta eraginkorra helburu.ekintzailetza, gaitasun digitalak eta pentsamendu kritikoa.

  • Arduradunak:Irakasle-ikertzaileen EO, Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
  • Adierazleak:
    • Digitalizatutako prozedura kopurua

05

Ikasleen mugikortasuna kudeatzeko tresna digitalak garatzea eta txertatzea (Mobility online).

  • Arduradunak: Transferentzia eta Nazioartekotze EO Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
  • Adierazleak:
    • Mobility online plataformaren inplementazio mailaren ehunekoa

06

EHUren kalitate politikaren optimizazioa. EHUren Plan Estrategikoa campuseko eta ikastegietako planekin lerrokatzea eta ikasleen partaidetza areagotzea irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko prozesuetan.

  • Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO

  • Adierazleak:

    • Kalitate politikaren egunkeraketa prozesuan ikastegien kudeaketa arduradunei zuzendutako prestakuntzako eta orientazioko saioen kopurua

    • Ikastegiko estrategia plana/kalitate politika eguneratzeko orduan unibertsitatearen Plan Estrategikoarekin lotu eta beraien sisteman hedatu duten ikastegien kopurua
    • Unibertsitateko Plan Estrategikoaren helburuekin zuzenki bat datozen ekintzen kopurua sisteman

07

Boto elektronikoa txertatzea EHUn. Boto elektronikoaren arautegia garatzea eta zabaltzea estatutuen eta ikastegien hauteskunde prozesuetan.

  • Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako, EO Idazkaritza Nagusia
  • Adierazleak:
    • Boto elektronikoaren sistema garatzea EHUrako
    • Modu digitalean egindako hauteskunde prozesuen kopurua

08

Zerbitzuak kudeatzeko protokoloak eta eskuliburuak egitea zereginak behar bezala identifikatu, antolatu eta garatzeko, eta, zereginak bete ahal izateko ezagutza transmititzeko, TEKAZEL langile berrien kasuan. 

  • Arduradunak: Gerentzia
  • Adierazleak:
    • Zerbitzu giden kopurua
    • Zeregin espezifikoen arduradunak identifikatzea
    • Mezu elektronikoetan sinadura pertsonalaren txertatze maila

09

Prestakuntza espezifikoa duten TEKAZEL profilen kontratazio berriak egitea unibertsitatean dauden askotariko premiei behar bezala aurre egin ahal izateko. 

  • Arduradunak: Gerentzia
  • Adierazleak:
    • Profil egokiak dituzten kontratu berrien kopurua

10

EHUren eraldaketa digitalerako estrategia garatzea, era parte-hartzailean eta, ahal den kasuetan, software librearen erabilera eta subiranotasun digitala indartuta. 

  • Arduradunak: Graduko eta Eraldaketa Digitaleko EO
  • Adierazleak:
    • Teknologia emergenteen ezarpena kontuan hartuta, eraldaketa digitalerako plan bat garatu eta proposatzea

11

IAren erabilerarako plan bat diseinatu eta ezartzea, prestakuntza, erraminten azterketa eta hautaketa nahiz ezagutzaren kudeaketarako sistemak barne bilduko dituena.

  • Arduradunak: Graduko eta Eraldaketa Digitaleko EO
  • Adierazleak:
    • Plana abian

3. Helburua

Dimentsio etikoa. Konpromiso soziala: Feminismoa, inklusibotasuna eta garapen jasangarria

01

IV. Berdintasun Plana ezartzea: Planaren indarraldia amaitzean, 2028. urtean, ingurune parekideago, anitzago, seguruago eta arduratsuagoa izan dadin EHU.

  • Arduradunak: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako EO
  • Adierazleak:
    • Berdintasuneko formakuntza jaso dutenen kopurua
    • Emakumeen ehunekoa INetan (IP)
    • IRI emakumeen portzentajea kategoria altuenetan
    • Emakumeen ehunekoa TEKAZELen A1 taldeetan
    • Genero ikuspegia aztertzen duten GRAL eta MAL kopurua

02

EHUko barne ekintzek genero-berdintasunean duten inpaktuaren azterketa egitea, berdintasunean eragin erreala duten ekintzak ikusgarri egiteko.

  • Arduradunak: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako EO
  • Adierazleak:
    • Genero inpaktuari buruzko txostenen kopurua
    • Diskriminazio positiboko ekintzak deialdietan

03

Berdintasunerako Zuzendaritza 3 campusetan ezartzea, ikusgaitasuna ematetik harago, unibertsitateko kideengana zuzenago iristeko.

  • Arduradunak: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako EO
  • Adierazleak:
    • Berdintasunerako bulegoak 3 campusetan

04

Jazarpenaren aurkako prebentzioa eta hezkuntza indartzea. Genero indarkerien prebentziorako programen bitartez, hala nola, Indartu eta Eraldatzen.

  • Arduradunak: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako EO
  • Adierazleak:
    • Protokoloa aplikatutako esku hartzeen kopurua
    • Protokoloari buruzko ikastaroetan izandako partaide kopurua

05

Entzute eta Erantzute Sarea indartzea eta zabaltzea. Kolaboratzaile berriak inplikatuta eta komunitatea ehuntzeko balioko duen komunikazio-sarea sortu, inplementatu eta baliatuta.

  • Arduradunak: Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • Ordezkaritza duten ikastegi berrien kopurua eta pertsona laguntzaileen errolda
    • Sareko laguntzaileen komunikazio- eta lankidetza-kanala

06

V. Inklusio Plana egin dadin sustatzea. Bermatuko dituena aukera-berdintasuna, ekitatea eta zaurgarritasun-egoeran dauden ikasleen partehartze osoa, bai unibertsitatera sartzean, bai unibertsitate-ikasketetan.

  • Arduradunak: Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • Zaurgarritasun egoeran dauden ikasleei zuzendutako programa eta neurri espezifikoen ikasle onuradunen kopurua
    • Inklusioarekin lotutako prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzen kopurua
    • Ikasleei laguntzera bideratutako funts sozialeko gastuaren ehunekoa, sarbide-irizpideak eguneratu
      eta zabaldu ondoren

07

Arrakasta programa indartzea, Foru Aldundien infantzia, nerabeak eta inklusio soziala babesteko eta gizarteratzeko sistemetan sartuta dauden gazteek unibertsitatera joateko aukera izan dezaten.

  • Arduradunak: Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • Parte hartzen duten ikasleen kopurua
    • Ostatu hartzeko laguntzak ematen dituzten hitzarmenak berritzea

08

Errefuxiatuei laguntza emateko ekintzak, eta sentsibilizazio ekintzak indartzea unibertsitateko kideen artean.

  • Arduradunak: Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • Nazioarteko babesa duten (edo izan beharko luketen) ikasle, ikertzaile eta irakasleen artetik, laguntza jaso dutenen kopurua
    • Korridore humanitarioen proiektuetan txertatzea eta/edo parte hartze

09

Jasangarritasuna EHUren jardueraren zeharlerro gisa integratzea. Trantsizio jasangarria, erresilientea eta bidezkoa indartzera bideratutako ekintzak sustatzea, sentsibilizazio, prestakuntza, ikerketa eta transferentzian, planetaren muga biofisikoez eta sistema sozial,ekonomiko eta naturalen arteko interdependentzia aintzat hartuta.

  • Arduradunak: Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO, Campusetako EOak
  • Adierazleak:
    • EHU Agenda 2030 eguneratzea erakunde-estrategia nagusiekin bat, ikerketa eta transferentzia estrategia barne
    • Iraunkortasunari buruzko jarraipen-sistema ezartzea, unitate akademikoetatik eta kudeaketa-unitateetatik datorren informazioa koordinatuko duena
    • Tokiko, estatuko edo nazioarteko jasangarritasuneko kanpo-aliantza edo sareetan EHUk egindako ekimen instituzionalen kopurua

4. Helburua

Dimentsio komunitarioa: pertenentzia sentimendua

01

EHUren erreputazioa finkatzea, balio sozial altua duen eta bikaintasunak ezaugarritzen duen unibertsitate publiko gisa. Komunikazio estrategiaren bidez unibertsitatearen posizionamendua hobetzeko lan egingo da, baita pertenentzia sentimendua indartzen laguntzeko ere, bai unibertsitateko kideen artean, bai gizarte osoan.

  • Arduradunak: Komunikazioko EO, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
  • Adierazleak:
    • Markaren azterketa: unibertsitatearen ezagutza mailari buruzko kanpo galdeketak eta unibertsitatearen pertzepzioari buruz barne mailakoak
    • Komunikazio korporatiboan eginiko ekintzen kopurua
    • Pertenentzia sentimendua areagotzeko ekintzen kopurua
    • Komunikazio eta komunitate-dinamizazio ekintzak

02

Unibertsitateko balioekin koherentea den komunikazio instituzionala garatzeko beharrezko tresnak eskaintzea komunitate osoari. EHUren barne komunikazio sarea indartuko da, modu koordinatuan jarduteko, eta barne zein kanpo komunikazioa hobetzeko. Identitate bisualaren zaintza eta erabilera egokia bermatzetik
harago, komunikazio estrategiaren bidez EHUren balioak sustatuko dira, komunitatea nahiz gizartea harro sentiarazten dutenak, munduan bakarra egiten dutenak.

  • Arduradunak: Komunikazioko EO
  • Adierazleak:
    • Komunikazio dekanorde, zuzendariorde eta arduradun zein komunikazio/multimedia teknikariz osatutako sarearen bilera kopurua
    • Komunikazioari buruzko prestakuntza saioen kopurua
    • Marka atarian argitaratutako eduki kopurua
    • Eduki korporatiboak, estatikoak eta ikus-entzunezkoak sortzeko plataforma integral berriaren txertatze maila, ‘Gráfica’ ordeztuko duena