Skip to content Skip to footer

2.

Ikerketa

Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan eguneratuak (ZTBP 2030) dio unibertsitateak direla «aldaketa soziala bideratu, garapen teknologikoa ahalbidetu eta berrikuntza sustatuko duen ikerketaren jatorrizko euskarri» direla. «euskarri horrek, batez ere, prestakuntza elikatuko du, ezagutza unibertsalaren eta berezko analisi kritikoaren bidez, maila guztietan, unibertsitatekoan barne.

1. Helburua

Ikertzaileen komunitatea indartzea, bikaintasunerantz, hainbat jakintza eremutan

Azken urteetan EHUn ikerketa arloan sortu diren aukerak garatzea, unibertsitatearen ikerketa komunitatea handituta —talde aitortuetan egituratua eta irakasle-ikertzaileek, ikertzaileek eta TEKAZEL langileek eratua— indartuz, era berean, inplikatutako kolektiboen arteko komunikazioa eta artikulazioa, eta apustu eginez etengabeko prestakuntzaren alde, haren kudeaketaren egungo eta etorkizuneko desafioen inguruan.

01

Talentu zientifikoa erakartzea eta atxikitzea, lehen etapetan. Nazioarteko talentua erakarri eta atxiki behar dugu, bat eginik EHUren eta lurraldearen arlo estrategikoekin. Halaber, EHUren talentu potentziala balioetsi behar dugu. Harrera, integrazio eta karrera akademikorako politikak garatu behar dira, atzerriko ikasleak eta langileak erakartze aldera, eta ikerketa-taldeetako kide gazteen artean intentsifikazio-praktikak sustatuko dira.

  • Arduradunak: Nazioartekotze EO, Ikerketa EO
  • Adierazleak:
    • Nazioarteko ikasleen matrikula kopurua
    • Harrera eta mentoring programak
    • Talentua atxikitzea: harrera ekintzen gogobetetasun maila

02

Talentu erakartzea eta atxikitzea ikerketa aurreratua. Espiritu ikertzailea duten ikasleentzako finantzaketa handituta (bekak), eta jada graduatu diren ikasleak kontratatuta (doktorego aurreko eta ondoko kontratuak), EHUren ikertalde, ikergune eta ikerketa institutuetan lan egin dezaten. Era berean, ikerketa ibilbidearen garapenari eta aitortzari bultzada ematea, irakasle klinikoak barne hartuta, talentua atxikitzeko eta EHUren ikerketa komunitatea sendotzeko, eta ikerkuntza intentsifikatzeko praktikak sustatzea, batez ere irakasle kontratua duten ikerketa taldeetako langile gazteen artean.

  • Arduradunak: Ikerketa EO, Irakasle-ikertzaileen EO
  • Adierazleak:
    • Doktorego aurreko kontratu kopurua
    • Doktorego ondoko kontratu kopurua
    • Ikerbasque kontratuen eta estatuko eta Europako antzerako beste kontratu batzuen kopurua
    • Lege aukerak aztertzea EHUn ikerketa karreraren ibilbide bat diseinatzeko
    • Beste herrialde batzuetako ikertzaile kopurua
    • Ikertzaile kopurua:
      • Ikertaldeak
      • Bikaintasunezko ikerguneak
      • Beste ikerketa institutu batzuk
      • ZTBESko beste ikergune batzuk, adskripzio bikoitzarekin
    • Ikertzaileen kontratazioa errazteko neurriak:
        • UE HRS4R kalitate zigilua berritzea
        • Ikertzaileen kontratazioaren kalitatea hobetzeko neurri kopurua

03

Doktorego programen erakargarritasuna areagotzea eta doktorego tesien kopurua handitzea:  nazioarteko aipamena duten doktorego tesiak, euskaraz eginikoak, industria tesiak eta EHUn belaunaldi aldaketarako zailtasun handiagoak dituzten jakintza arloetan eginikoak.

  • Arduradunak: Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
  •  Adierazleak:
    • Nazioarteko aipamena duten doktorego tesiak, euskaraz eginikoak eta industria tesiak
    • Berrikusitako doktorego programa kopurua
    • Nazioarteko doktore programen, tutorekidetzen eta aliantzen kopurua

04

Irakasle-ikertzaile guztiak ikertalde aitortuetan sartzeko sustapena egitea, eta bultzada ematea ikertalde berriei, euskaraz eginiko ikerketari eta ikerketan aitortza txikiagoa duten arloei.

  • Arduradunak: Ikerketa EO
  • Adierazleak:
    • Ikertaldeetan dagoen IRI kopurua eta ehunekoa
    • Ikertalde kopurua
    • Euskarazko argitalpen eta ikerketa proiektuen kopurua
    • Ekoizpen eta aitortza txikiagoa duten arloetan eginiko argitalpen kopurua
    • Ikertzaile hasiberrien proiektu kopurua
    • Ikertzaile berrien inkorporazioa ikerketa taldeetan

05

Unibertsitateko Liburutegia indartzea, zerbitzu estrategiko gisa informazioa eta ezagutza kudeatzeko, tresna baliagarria eta lagungarria izan dadin ikerketarako, bikaintasunezko ekoizpen zientifikorako eta sarbide irekiaren hedapenerako.

  • Arduradunak: Ikerketa EO
  • Adierazleak:
    • IRIei eskainitako formakuntza saio kopurua, informaziorako baliabideen, argitalpen zientifikoen, ikerketaren ebaluazioaren, sarbide irekiera eta datuen kudeaketaren inguruan
    • IRIen parte-hartzea bibliotekak eskainiko formakuntza saioetan
    • IRIei eskainitako aholkularitza pertsonalizatua: artatutako aholkularitza eskaera kopurua
    • Eskura dauden baliabideak informazio zientifikorako: unibertsitateko komunitatearentzat eskuragarri dauden
      errekurtso bibliografiko elektronikoak
    • Baliabide bibliografikoen erabilera: urteko kontsulta eta deskarga kopurua

2. Helburua

Ikerketaren kudeaketa aurreraturako taldeak eta sistemak sortzea, nazioartekotzea, zientzia irekia eta ikerketaren bikaintasuna bultzatuz

Laguntza teknikoa eta logistikoa zein kudeaketa arlokoa funtsezkoa da puntakoa eta berritzailea den ikerketa egiteko. Handitu eta indartu egin nahi dira ikerketa bultzatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak, lantaldeak zabaldu eta espezializatuta Ikerketako Zerbitzu Nagusietan (SGIker), Ikerketaren Gestioko Zuzendaritzan, Nazioarteko I+G bulegoan (EHUrOPE), Kudeaketa Ekonomikorako Unitatean eta Etikaren Zuzendaritzan, hiru campusetan, laguntza handiagoa eta azkarragoa emanez, ikerketari loturiko kudeaketa lanetan, ikertaldeei, ikerguneei nahiz ikerketa institutuei

01

Ikerketa taldeentzako laguntza handitzea, teknikoa zein kudeaketa arlokoa. Nazioartekotzearen eta kanpoko elkarlanaren alorretan bereziki, kudeaketa eta administrazio teknikarien kopurua eta espezializazioa areagotuta, eta kudeaketa tresna aurreratuak erabilita.

  • Arduradunak: Ikerketa EO, Gerentzia
  • Adierazleak:
    • TEKAZEL kolektibora gehitutako langile kopurua
    • Kudeaketa-denbora murriztuko duten digitalizatutako prozedura kopurua
    • Lantaldearen zati baten espezializazio maila, ZTBLan (2022) aipatzen den ikerketa kudeatzaile, project manager, zereginetan

02

Ikerketa ebaluatzeko ereduak eta sistemak sortzea, adierazle kuantitatiboetan eta ebaluazio irizpide kualitatiboetan oinarrituta. Kalitatezko ikerketa ebaluatzeko praktika aurreratuenak erabilita egin asmo da, jakintza eremuetako emaitzen eta inpaktuen dibertsitatea identifikatzeko, eta ikerketa emaitzei buruzko datuen eredu bateratu eta elkarreragingarriak inplementatuko dira (hala nola, CV bakarra, digitala eta narratiboa)

  • Arduradunak: Ikerketa EO
  • Adierazleak:
    • Entregagaia: CV bakarraren eredua
    • Jardunbide egokiak berrikustea ikerketaren kalitatearen ebaluazioan
    • CoARA konpromisoekin lerrokatutako EHUren ebaluazio jarduera kopurua
    • Inpaktu sozialaren gordailuaren eredua sortzea

03

Ikerketa azpiegiturak eta baliabideak jartzea. Hiru campusetako ikertzaile guztien esku, modu egokian egin dezaten beren lan akademikoa, akordioak sustatuta ZTBES sarearen barruan, elkarlanean aritzeko eta azpiegitura kritikoak partekatzeko.

  • Arduradunak: Ikerketa EO, Campus EO
  • Adierazleak:
    • Ikerketa baliabideen erabilera datua campus bakoitzean
    • Gordailuaren eta baliabideei buruzko informazioaren aldizkako eguneratzea
    • Unibertsitatearen azpiegiturak eta beste erakunde batzuenak erabiltzeko akordio kopurua (in & out)

04

Adimen Artifiziala ikerketan era arduratsuan erabiltzeari buruzko prestakuntza programa bat sortzea. Ikerketaren ekoizpena eta kalitatea handitzeko eta AAren erabilera etikoa bultzatzeko.

  • Arduradunak: Ikerketa EO, Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
  • Adierazleak:
    • Prestakuntza programa diseinatzea
    • AA sortzailea EHUn erabiltzeko printzipioen eta gomendioen eskuliburuaren aldizkako eguneratzeak
    • Prestakuntza programetan dagoen ikertzaile kopurua
    • AA tresnak sortzen laguntzen duen pertsona kopurua

05

EHUren zientzia irekiko politika instituzionalaren ezarpen eraginkorra bultzatzea.

  • Arduradunak: Ikerketa EO
  • Adierazleak:
    • EHUren Zientzia Irekiko Politika onartuta eta hedatuta egotea
    • Zientzia Irekiaren Bulegoaren sorrera formala
    • ADDI-ko urteko item berrien kopurua eta ADDiDatan argitaratutako dataset berriena
    • Sarbide irekian eskuragarri dagoen urteko ekoizpen zientifikoaren ehunekoa, argitalpen guztiekiko
    • Ikertzaileen kopurua, guztira, atarian

3. Helburua

Barne lankidetza eta diziplinartekoa, nahiz kanpoko aliantzak eta konexioak sustatuko dituen ingurune integratu eta egokia ahalbidetzea eta indartzea

Barne lankidetza eta diziplinartekoa, nahiz kanpoko aliantzak eta konexioak sustatuko dituen ingurune integratu eta egokia ahalbidetzea eta indartzea, ikuspegi zientifikotik ekiteko gizarte, politika eta ingurumen arloko egungo desafioei. EHUk ikerketan diharduten nazioarteko zein tokiko erakundeekin dituen kanpoko harremanak estutzea da helburua, elkarren onura ekarriko duten elkarlan eta ekosistemen bidez.

01

Nazioarteko aliantza instituzionalak indartzea aukera berriak sortzeko ikerketaren alorrean, (Euskampus, ENLIGHT, CoARA…)

  • Arduradunak: Ikerketa EO, Transferentzia eta Nazioartekotze EO
  • Adierazleak:
    • Akordioak eta lankidetza hitzarmenak
    • Nazioarteko aliantza kopurua

02

Lotura instituzionala indartzea EHUren barruan, eta EHUren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) eta Nafarroako I+G+b sistemako (SINAI) beste ikerguneen artean. EHUko ikertzaileen komunitatea are gehiago integratzeko eta zabaltzeko aukera emango duten formulen bidez.

  • Arduradunak: Ikerketa EO, Transferentzia eta Nazioartekotze EO
  • Adierazleak:
    • EHUn egiten ari diren ikerketa proiektuei buruzko informazioa; informazioaren zabalkundea
    • EHUren proiektuen artean lortutako sinergiak
    • ZTBESren barruan lortutako sinergiak
    • SINAIrekiko aliantza kopurua

03

Lurraldearen problematika eta premia nagusiak aztertuko dituzten diziplina anitzeko ikerketa programak bultzatzea. Bereziki beren inpaktu sozialarengatik (hainbat dimentsiotan) lan multidiziplinarra eta diziplinaz gaindikoa behar duten zeharkako gaien inguruan. Ikertaldeek beren ikerketa proposamenetan inpaktuaren planifikazioa sar dezaten bultzatuko da.

  • Arduradunak: Ikerketa EO, Transferentzia eta Nazioartekotze EO
  • Adierazleak:
    • Proposamenetan inpaktuaren planifikazioa sartzen duen ikertalde kopurua
    • EHUren diziplinarteko proiektuen artean lortutako sinergiak
    • ZTBESren barruko diziplinarteko proiektuen artean lortutako sinergiak