Skip to content Skip to footer

Plan estrategikoa

2026-2028 Plan Estrategikoa unibertsitate-komunitatean egindako hausnarketa-, entzute- eta elkarrizketa-prozesu kolektibo baten emaitza da, pertsonak eta zentro eta zerbitzu guztiak ordezkatuz; den-denak Universidad del PaĆ­s Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) etorkizunarekin konprometituta, eta ezinbesteko ekarpen aberasgarria eginez.

EHUren Estatutuek jasotzen duten unibertsitate autonomiatik abiatuta, plan honen eginkizuna da haien lerro estrategikoak ezartzea; besteak beste,irakaskuntza, ikerketa eta berrikuntza arloan, ezagutzaren transferentzian, difusioan eta dibulgazioan, kalitatea bermatzeko politiketan, finantza kudeaketan, pertsonalaren eta ikasleen arloan, eleaniztasunean, kulturan eta nazioartekotzean.

Helburua da aurrera egitea unibertsitate bikaintasunerantz, trantsizio eta ziurgabetasun testuinguru batean, ibilbide orri bat zehaztuta datozen hiru urteei begira, unibertsitate publikoak bere eginkizuna bete dezan. Egungo testuinguruak behartzen gaitu plana indarrean egongo den epea murriztera eta emaitzak etengabe monitorizatzera, unibertsitatearen norabidea berrorientatzeko premia berrian aurrean.

Autumn,Splendor,In,Otzarreta,Forest,,Gorbea,Natural,Park,,Bizkaia,,Spain

Gainera, 2026-2028 Plan Estrategikoak jasotzen ditu arlo bakoitzeko plan espezifikoak, eta oinarri gisa erabiliko da EHUren campus, ikastegi eta zerbitzuetan etorkizunean egingo diren plan estrategikoetan, halako moldez, non plan horien guztien xedea izango den helburuak eta bikaintasuna lerrokatzea, bakoitzak bere ibilbide orria eta ekintza espezifikoak eduki ahal izango dituen arren. Errektore taldearen urteko kudeaketa planek ere kontuan izango dute Plan Estrategiko hau.

Kudeaketa planak, Plan Estrategikoa eta Estatutuak dokumentu estrategikoak dira, epe motz, ertain eta luzekoak, hurrenez hurren, eta bat datoz Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoarekin, 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Planarekin, Unibertsitate Sistema Planarekin (2027-2030) eta Euskal Unibertsitate Sistemaren lege proiektuarekin (2026).