1.
I(ra)kaskuntza
EHUren eginkizun nagusia da kalitatean eta bikaintasunean oinarritutako goi mailako unibertsitate hezkuntza publikoa garatzea, ezagutza zabaldu eta irakaskuntza nahiz formakuntza integrala eskaintzeko. Graduko, graduondoko eta etengabeko ikaskuntzaren baitako hezkuntza eskaintzaren bidez, askotariko jakintza adarretan, erantzuten die unibertsitateak gizartearen premiei, bere ekarpena eginez prestakuntzan eta lan munduan ez ezik, baita ikerketa eta berrikuntzan ere.
Erantzukizun soziala duten eta solidarioak diren herritar aktiboak garatzea du helburu EHUren i(ra)kaskuntzak. Konpetentzia eta gaitasun zientifikoak, teknologikoak, sozialak, humanistikoak eta sorkuntza artistikokoak bereganatzeko bideak eta bitartekoak eskaintzen ditu ikasleen garapen pertsonala eta profesionala eta konpromiso soziala bultzatzeko. Hori guztia ingurune konplexu eta eleaniztunean, eta testuinguru ziurgabe batean, non oinarrizko eta espezializatutako ezagutzak nahiz zeharkako gaitasunak eta trebetasunak premiazkoak diren. Ildo horretan, beharrezkoa da i3 hezkuntza ereduari bultzada ematen jarraitzea, GJHekin konprometitutako irakaskuntza berrikuntzako esparru berria den aldetik, diziplinarteko prestakuntza indartuta, baita zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak ere.
Ardatz honen inguruko estrategiak unibertsitatean eskaintzen den irakaskuntza eta formakuntza maila guztiak kontuan hartzea eskatzen du: gradua, graduondokoa (unibertsitate masterra, berezko tituluak —prestakuntza jarraituko masterra, espezializazio diploma, aditu diploma— eta doktoregoa) eta etengabeko prestakuntza edo etengabeko ikaskuntza (mikrokredentzialak, unibertsitate hedakuntzako diplomak eta ikastaroak eta Esperientzia Gelak). Era berean, beharrezkoa da irakaskuntza emateko modalitateei eta ezagutza eskuratzeko moduei buruz hausnartzea: prestakuntza duala, praktikak gehitzea, talde-lana, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu hibridoak eta onlinekoak, prestakuntza eleaniztuna eta abar. Modalitate horietan guztietan, diziplinarteko lankidetza ekimenak egin daitezke EHUko ikastegien artean eta baita EHUren eta beste unibertsitate batzuen artean ere; hitzarmen ugari ere egin daitezke beste eragile batzuekin, bai gaitasun praktikoak eskuratzeko, bai aitortutako gaitasuna duten erakunde akademikoak atxikitzeko.
1. Helburua
Kalitatezko prestakuntza eta irakaskuntza indartzea, ikasleen gaitasun zehatzak zein zeharkakoak garatzeko
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren etengabeko hobekuntza bilatzen da, metodologia eta tresna berritzaileak txertatuz, eta i3 hezkuntza ereduaren esparruan irakaskuntza ikaskuntza prozesuak aberastuz, horrela prestakuntza integral eraldatzailea bermatzea ahalbidetzeko.
Ekintzak
01
Irakaskuntzan gradualki tresna digitalaka zabaltzea. Unibertsitateak programa integral bat bultzatuko du irakaskuntzari aplikatutako tresna digitalen erabileran prestatzeko eta trebatzeko irakasleak, tresna horiek erabili daitezen pedagogikoki egokia den kasuetan. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea eta irakaskuntzako gaitasun digitala indartzea izango da ekintza honen xedea. Programa horrek teknologia digitalen erabilera pedagogikoa, arduratsua eta etikoa sustatuko du, eta hezkuntza berrikuntzan eta unibertsitateko kideen irakaskuntza kalitatea sendotzen lagunduko du.Â
- Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO, Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
- Adierazleak:
- Programan izena emandako IRI kopurua
- Parte hartzen duten ikastegien ehunekoa
02
Irakaskuntza ebaluatzeko tresnak birdefinitzea, egokitzea eta hobetzea, eta, horrela, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren kalitatea handitzea.
- Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO, Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
- Adierazleak:
- Irakasleak ebaluatzeko inkesten proposamen berria 2027-2028 ikasturterako
03
Hezkuntza berrikuntzarako proiektuen kopurua eta horien eragina areagotzea EHUren i3 hezkuntza ereduaren garapenean. Irakasleen prestakuntza eta trebakuntza etengabe hobetzeko.
- Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
- Â Adierazleak:
- Irakasleen ehunekoa irakaskuntza berrikuntzako proiektuetan
- Irakaskuntza berrikuntzako argitalpenak areagotzea
04
Diziplinarteko lan egiturak kontsolidatu eta sustatzea. i3 hezkuntza ereduarekin bat datozen alderdi estrategikoetan oinarritutako ikerketaren, berrikuntzaren eta prestakuntzaren garapena bultzatzeko.
- Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
- Adierazleak:
- Lehendik dauden bi laborategi iraunkorrak finkatzea. Laborategi bakoitzean urtero garatzen diren diziplinarteko jarduera, proiektu edo ekimen kopurua handitzea, aurreko erreferentziazko aldiari dagokionez
- EHUduala laborategiari bultzada. EHUduala laborategiaren esparruan garatutako proiektu, prestakuntza esperientzia edo berrikuntza ekimenen kopurua, i3 hezkuntza ereduarekin bat eginda
- Laborategi iraunkor berri bat sortzea
05
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren nazioartekotzea sustatzea. Nazioarteko ikasleak erakarrita eta ikasleen eta irakasleen mugikortasuna bultzatuta.
- Arduradunak: Transferentzia eta Nazioartekotze EO, Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
- Adierazleak:
- Atzerritik etorritako ikasleen ehunekoa
- Nazioarteko irakaskuntza programetan dauden IRI eta TEKAZEL ehunekoa
- Irakasleen mugikortasunaren inguruko hitzarmen eta itun kopurua (ENLIGHT, ERASMUS MUNDUS, Graduondoko Sare Latinoamerikarra)
2. Helburua
Lurraldeko erronka estrategikoei erantzutera bideratutako prestakuntza eskaintzaren garapena
EHUren ikerketa bikainarekin lerrokatutako irakaskuntza sustatu nahi da, eleaniztuna dena, eta nazioartekotzea, diziplina aniztasuna eta diziplinartekotasuna nahiz curriculumaren malgutasuna oinarri dituena, eta ikasleen gizarteratze eta laneratze egokia ahalbidetuko dituena, ingurune sozioekonomikoarekin uztartuta.
Ekintzak
01
Graduondoko prestakuntzaren eskaintza garatzea online hezkuntzaren eskaintza eta irakaskuntza eredu hibridoak areagotuz.
- Arduradunak: Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
- Adierazleak:
- Irakaskuntza hibridoa txertatzen duten ikastegien ehunekoa
- Aurrez aurreko modalitateari online formakuntza edo formakuntza hibridoa gehitzen dieten ikasleen ehunekoa
- Graduondoko ikasketen ehunekoa modalitate hibridoan eta online modalitatean
02
EHUko Esparru Dualaren garatzea, graduetan eta unibertsitate masterretan indartuz, ikasleen prestakuntzan eta trebakuntzan diharduten ingurune sozioekonomikoko gainerako eragileekiko loturak sendotuz.
- Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO, Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
- Adierazleak:
- Unibertsitate master dualen kopurua
- Gradu dualen eta/edo txandakakoen eskaintza handitzea
03
EHUmikrokredentzialak kontsolidatzea, lan munduarekin eta alor sozialarekin lotutako berezko ikasketa modalitate berri gisa.
- Arduradunak: Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
- Adierazleak:
- Mikrokredentzialetarako araudia onartzea
- Mikrokredentzialak eskaintzen dituzten ikastegien ehunekoa
- Mikrokredentzialak ikasten ari diren ikasleen kopurua
04
Unibertsitateko/ikastegietako titulazioak eta plan akademikoa berrikustea eta, hala badagokio, eguneratzea, gizartearen behar eta eskaeretara egokitzeko. Diziplinaz gaindiko titulazio berriak garatuz egungo eskaintza nahikoa ez den arloetan, baita zeharkako irakasgaiak ere, hala nola, balio etikoak, jasangarritasuna, ekintzailetza, gaitasun digitalak eta pentsamendu kritikoa.
- Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
- Adierazleak:
- Ikasketa ofizialetarako zeharkako irakasgaien katalogoa sortzea
- Graduak berritzeko eta Graduko titulazioak berritzeko plana diseinatzea prestatutako planaren eta egutegiarekin bat
- Berezko Plus prestakuntza: Plus Gradu kopurua
- Txertatzen diren ibilbide akademiko irekiko ikasketen kopurua
- Tituludunentzako pasabide berrien kopurua
- Gradu bikoitzen kopurua
05
Proiektu komunak garatzea Lanbide Heziketarekin elkarlanean gizartearen prestakuntzarako eta enplegurako aukerak zabaltzeko.
- Â Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
- Adierazleak:
- EHU – Lanbide Heziketa prestakuntza ibilbideak dituzten graduen kopurua
- GMHZko tituluengatik ECTS kredituak onartzen dituzten EHUko graduak
- Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu kopurua LHko ikastetxeekin lankidetzan
- Jarduera praktikoak antolatzea GMHZko ikasleentzat
06
Irakasleen garapen profesionalerako eredu propio bat diseinatzea eta garatzea, i3 hezkuntza ereduaren garapenarekin eta irakaskuntza lana ebaluatzeko ereduarekin (Docentiaz programa) koherentea izango dena, eredu berri horren eta kalitate eta ebaluazio politika instituzionalen arteko lotura bermatuz. Ekintza horrek berekin ekarriko du prestakuntza baliabideen eskaintza berrantolatzea, eguneratzea eta zabaltzea, irakasleei beren ibilbidearen fase guztietan beharrezko laguntza izango dutela ziurtatzeko. Laguntzaile Doktoreen kolektiboarentzako prestakuntza eta laguntza ekintza espezifikoa lehenetsiko dira, akademikoki kontsolidatu eta egonkortu daitezen bultzatzeko.
Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO
Adierazleak:
Hiru prestakuntza pakete diseinatzea (oinarrizkoa, 1 eta 2) EHUko irakasleei garapen akademikoan laguntzeko
Irakasle hasiberriei zuzendutako harrera programa sortzea
Irakasleei soilik zuzendutako prestakuntza ataria sortzea.
Irakasleak irakaskuntzarekin lotutako gaietan trebatzera zuzendutako laguntza ekonomikoen deialdia argitaratzea
Laguntzaile Doktore/Atxiki moduan kontratatutako irakasleen artean ABIATU prestakuntza urtero egiten dutenen portzentajea (bermatzea % 100 dela).
07
Berezko ikasketen mapa orekatua diseinatzea, ikastegi guztietan eskaintza bermatzeko.
- Arduradunak: Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
- Adierazleak:
- Ikastegietan eskaintzen diren berezko ikasketen kopuruak
08
Ikasketa Aurreratuko Zentroen sorrera diseinatzea. Bereziki nazioarteko titulazioetarako, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin lankidetzan, bideragarritasuna eta, hala badagokio, plangintza aztertzeko (jakintza arloak, kokapen erreala edo birtuala, hizkuntzak, modalitatea, zein ikasleri zuzenduta dauden), Euskampusen laguntzarekin eta Enlight aliantza nahiz unibertsitate lankidetzako sareak baliatuta.
- Arduradunak: Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
- Adierazleak:
- Ikasketa Aurreratuko Zentroak diseinatzea (ikastegi bat Campus bakoitzeko).
- Nazioarteko titulazio kopurua (EMJM; EJD).
- Lerrokatze maila ZTBParen zutabe estrategikoekin eta Itsasargiekin: One Health zentroa; Quantum zentroa; AA zentroa, zentro Berdea; Euskara-Euskal Kultura zentroa; Guztion ongirako zentroa
- Antolaketa maila nazioarteko aliantzekin
- Lurraldeko beste erakundeen inplikazio
3. Helburua
Kudeaketa sistema arin eta dinamikoen garapena
Ikasleen beharrei behar bezala erantzungo dieten eta, administrazio prozesuak digitalizatuz eta automatizatuz, askotariko irakaskuntzen ezaugarri espezifikoetara egokituko diren kudeaketa sistemak behar ditu EHUk.
Ekintzak
01
Ikasleen harrera zerbitzuak indartzea, batez ere graduondokoenak (EJD; EMJM, titulazio bikoitzak, etab.) eta atzerriko ikertzaileenak, mugikortasun eskaera gero eta handiagoari arin erantzuteko.
- Arduradunak: Transferentzia eta Nazioartekotze EO, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako EO
- Adierazleak:
- Atzerriko ikasleen onarpena kudeatzeko denbora
- Gradu eta graduondokoetarako Welcome Center kopurua.
- Harrera programak ikastegietan
02
Berezko ikasketen unitatea zabaltzea eta hobetzea, hezkuntza eskaintza anitzari behar bezala erantzun ahal izateko, horien artean, mikrokredentzialei.
- Arduradunak: Gerentzia, Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
- Adierazleak:
- Berezko ikasketetarako TEKAZEL taldearen diseinua
- Behar diren plazak diseinuaren arabera
03
Esperientzia Gelen kudeaketa akademikorako prozesua garatzea, horiek EHUko tresna digitaletan txertatuz.
- Arduradunak: Gradu eta Eraldaketa Digitalerako EO, Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako EO
- Adierazleak:
- EHUren izena emateko tresnak erabilita garatutako prozedura
- Automatrikula egin ahal izateko sistemaren gaitzea